Zuretzat fabrikatzen dugu

Xardexkak zure esku jartzen du gure esperientzia, ezagutza eta teknologia, eta bosgarren gamako platerak neurrira elaboratzen ditugu zure enpresarentzat. Kalitate handiko plater prestatuak, zure markarekin merkaturatu ahal izango dituzunak.

Fabricamos para ti

Zure produktu sorta handitu nahi al duzu?

Gure I+G taldea arduratuko da produktu berri hori sortzen laguntzeaz. Test- eta dastaketa-prozesua jarriko da abian, eta elaborazioa garatuko dugu, lortu nahi den zaporea, kostuak eta kalitate-estandarrak betetzen dituen errezeta lortu arte. Jatetxe- eta catering-sektoreko profesional ezagunek gidatutako prozesua da, eta prozesu horretan produktuaren kalitateak eta elikadura-segurtasunak du lehentasuna.

Gure asmoa da bosgarren gamako elikagaien produkzioa lorrerraza izatea elikaduraren sektoreko enpresentzat. Hori dela eta, prozesu integrala eskaintzen dugu, hornitzaileen kudeaketatik eta kalitate-kontroletik hasita, elaboraziora, ontzixketan ontziratzera eta etiketatzera arte. Sukaldaritzaren, nutrizioaren, kalitatearen eta logistikaren arloko gure diziplina anitzeko taldeak etengabe gainbegiratzen du prozesu hori.

Fabricamos para ti

Gure produkzio-instalazioan, elikagaien izaeraren araberako tratamendu-zirkuitu independenteak ditugu, deskontaminazio-aretoak eta dieta berezietarako sukalde espezifikoa ditugu, eta laborategiarekin harreman estua dugu, garbiketak eta desinfekzioak baliozkotzeko eta gure produktuen analisiak egiteko. Horrek elaborazio-prozesu osoa kontrolatzeko aukera ematen digu. Hasieratik amaierara arte.

Lehengaiak ekoizten edo elaboratzen dituen enpresa bazara, Xardexka duzu etxean bezala egindako zapore eta kalitate handiko eta iraungipen handiko plater prestatuak sortzeko partner-ik onena. Gainera, Xardexkak baimena du elikagai ekologikoak manipulatzeko, Eusko Label produktuak prozesatzeko, eta ECO zigilua duten platerak elaboratzeko.

Nola elaboratzen ditugu gure platerak?

  • Aukeraketa eta kontrola

    Gure adituek merkatuko lehengairik onenak hautatzen dituzte, eta gure hornitzaileei eta haien produktuei kalitate-kontrol zorrotzak egiten dizkiegu.

  • Elaborazio segurua

    Produkzio-areto independenteak ditugu kalitatea eta segurtasuna bermatzeko.

    Kutsadura gurutzatuak saihesteko lagungarriak diren honako areto hauek ditugu:

    Barazkiak manipulatzeko aretoa, bertan erabiliko diren elementu guztiak berdeak dira.
    Haragiak manipulatzeko aretoa, bertan erabiltzen diren elementu guztiak gorriak dira.
    Arraina manipulatzeko aretoa, bertan erabiltzen diren elementu guztiak urdinak dira.
    Sukalde beroa, bertan erabiltzen diren elementu guztiak beltzak dira.
    Sukalde hotza, bertan erabiltzen diren elementu guztiak zuriak dira.
    Eta zeliakoentzako sukalde espezifikoa, bertan erabiltzen diren elementu guztiak horiak dira, Arriskuen eta Kontrol Kritikoko Puntuen Analisiak ezartzen duen bezalaxe.

  • Ontziak desinfektatzea

    Gure deskontaminazio-aretoetan, ur kloratu bidez desinfektatzen ditugu lehengaiak iristen diren ontzi guztiak. Deskontaminazioa garrantzi handikoa da kutsadura gurutzatua saihets dadin eta produktua segurua izan dadin eta jatorrizko propietate guztiei eutsi diezaien.

  • Errezeta %100 naturalak

    Gure sukaldari adituek askotariko errezeta bikainak eta osasungarriak elaboratzen dituzte. Platerak modu tradizionalean kozinatzen ditugu, baina egoste-denborak murrizten ditugu, elikagaiek nutrienteak, zaporea, kolorea eta testura ahalik eta hobekien gorde ditzaten.

    Horrela, oliba-olioa soilik erabilita elaboratutako plater %100 naturala lortzen dugu.

  • Zeliakoentzako produktuak

    Sukalde independentea dugu zeliakoentzat egokiak diren errezetak elaboratzeko.

  • Hutsean ontziratua

    Platera elaboratu ostean, atmosfera babesle bidez termozigilatutako ontzixka batean ontziratzen dugu produktua: hutsean termozigilatua %99an; gainerako %1a CO2+N.

    Horrela, ikuspuntu higieniko-sanitariotik produktu seguru bat lortzen dugu, % 99ko ehuneko handiarekin. Zaporeari, koloreari, testurari eta balio nutrizionalari dagokionez kalitate goreneko produktua lortzen dugu.

  • Funtsezko tratamendu termikoa

    Gero, produktuari tratamendu termikoa aplikatuko diogu, tratamendu hori funtsezkoa baita produktuaren bizitza luzatzeko eta propietate guztiei eusteko.
    Tratamendu termikoak 3 fase ditu: pasteurizazioa, eraispena eta birsorkuntza.

    Lehen biak guk geuk egiten ditugu, produktua atmosfera babesle bidez ontziratu ostean.

    Hirugarrena, birsorkuntza, bezeroak berak egiten du, kontsumitu aurretik ontzia mikrouhin-labean 3 minutuz sartzearekin.

    Plater elaboratua V. gamakotzat joko bada, gehienez 120 minutu pasako dira ontziratzearen, pasteurizazioaren eta eraispenaren prozesuan. Bost Gourmeten 120 minutu baino gutxiago erabiltzen dugu prozesu hori egiteko, produktuak propietate nutrizional, organoleptiko eta higieniko-sanitario guztiak kontserba ditzan.

  • Produktua hoztea

    Produktua gure sukaldetik gure bezeroen instalazioetara eramaten dugun bitartean, 0 eta 4°C artean kontserbatzen dugu produktua, eta une oro eusten diogu hotz-kateari. Horretarako, hotzeko garraio espezializatua dugu.

  • Berotu eta prest

    Platera birsortzeko modu erosoa, erraza eta azkarra eskaintzen dugu. Nahikoa da minutu batzuk sartzea mikrouhin-labean, zartaginean edo labean.

    Eguneko edozein ordutan, mikrouhin-labe batekin eta sukaldaririk gabe, kalitate handiko plateraz gozatuko dugu, egin berria balitz bezala.

  • 1

    Aukeraketa eta kontrola

    Gure adituek merkatuko lehengairik onenak hautatzen dituzte, eta gure hornitzaileei eta haien produktuei kalitate-kontrol zorrotzak egiten dizkiegu.

  • 2

    Elaborazio segurua

    Produkzio-areto independenteak ditugu kalitatea eta segurtasuna bermatzeko.

    Kutsadura gurutzatuak saihesteko lagungarriak diren honako areto hauek ditugu:

    Barazkiak manipulatzeko aretoa, bertan erabiliko diren elementu guztiak berdeak dira.
    Haragiak manipulatzeko aretoa, bertan erabiltzen diren elementu guztiak gorriak dira.
    Arraina manipulatzeko aretoa, bertan erabiltzen diren elementu guztiak urdinak dira.
    Sukalde beroa, bertan erabiltzen diren elementu guztiak beltzak dira.
    Sukalde hotza, bertan erabiltzen diren elementu guztiak zuriak dira.
    Eta zeliakoentzako sukalde espezifikoa, bertan erabiltzen diren elementu guztiak horiak dira, Arriskuen eta Kontrol Kritikoko Puntuen Analisiak ezartzen duen bezalaxe.

  • 3

    Ontziak desinfektatzea

    Gure deskontaminazio-aretoetan, ur kloratu bidez desinfektatzen ditugu lehengaiak iristen diren ontzi guztiak. Deskontaminazioa garrantzi handikoa da kutsadura gurutzatua saihets dadin eta produktua segurua izan dadin eta jatorrizko propietate guztiei eutsi diezaien.

  • 4

    Errezeta %100 naturalak

    Gure sukaldari adituek askotariko errezeta bikainak eta osasungarriak elaboratzen dituzte. Platerak modu tradizionalean kozinatzen ditugu, baina egoste-denborak murrizten ditugu, elikagaiek nutrienteak, zaporea, kolorea eta testura ahalik eta hobekien gorde ditzaten.

    Horrela, oliba-olioa soilik erabilita elaboratutako plater %100 naturala lortzen dugu.

  • 5

    Zeliakoentzako produktuak

    Sukalde independentea dugu zeliakoentzat egokiak diren errezetak elaboratzeko.

  • 6

    Hutsean ontziratua

    Platera elaboratu ostean, atmosfera babesle bidez termozigilatutako ontzixka batean ontziratzen dugu produktua: hutsean termozigilatua %99an; gainerako %1a CO2+N.

    Horrela, ikuspuntu higieniko-sanitariotik produktu seguru bat lortzen dugu, % 99ko ehuneko handiarekin. Zaporeari, koloreari, testurari eta balio nutrizionalari dagokionez kalitate goreneko produktua lortzen dugu.

  • 7

    Funtsezko tratamendu termikoa

    Gero, produktuari tratamendu termikoa aplikatuko diogu, tratamendu hori funtsezkoa baita produktuaren bizitza luzatzeko eta propietate guztiei eusteko.
    Tratamendu termikoak 3 fase ditu: pasteurizazioa, eraispena eta birsorkuntza.

    Lehen biak guk geuk egiten ditugu, produktua atmosfera babesle bidez ontziratu ostean.

    Hirugarrena, birsorkuntza, bezeroak berak egiten du, kontsumitu aurretik ontzia mikrouhin-labean 3 minutuz sartzearekin.

    Plater elaboratua V. gamakotzat joko bada, gehienez 120 minutu pasako dira ontziratzearen, pasteurizazioaren eta eraispenaren prozesuan. Bost Gourmeten 120 minutu baino gutxiago erabiltzen dugu prozesu hori egiteko, produktuak propietate nutrizional, organoleptiko eta higieniko-sanitario guztiak kontserba ditzan.

  • 8

    Produktua hoztea

    Produktua gure sukaldetik gure bezeroen instalazioetara eramaten dugun bitartean, 0 eta 4°C artean kontserbatzen dugu produktua, eta une oro eusten diogu hotz-kateari. Horretarako, hotzeko garraio espezializatua dugu.

  • 9

    Berotu eta prest

    Platera birsortzeko modu erosoa, erraza eta azkarra eskaintzen dugu. Nahikoa da minutu batzuk sartzea mikrouhin-labean, zartaginean edo labean.

    Eguneko edozein ordutan, mikrouhin-labe batekin eta sukaldaririk gabe, kalitate handiko plateraz gozatuko dugu, egin berria balitz bezala.

Aholkuak emango dizkizuegu, prozesu bateratu batean egoki iruditzen zaizkizuen platerak garatzeko, eta Xardexka arduratuko da plater horiek zuen markarekin fabrikatzeaz. Gure hornitzaileengandik datorren produktuarekin lan egin dezakegu, edo zuen produktua prozesatu. Zuen esku dago.

Gehiago jakin nahi al duzu V. gamako platerak neurrira egiteari buruz? Jarri gurekin harremanetan.