Lege-oharra
Erabilera-baldintza orokorrak
-
Web-orriaren titulartasuna
XARDEXKA S.L.U. (aurrerantzean Xardexka), helbidea Oiartzunen (Gipuzkoa) —Olagarai, 1, 8. pabiloia— duena, b20965745 IFK duena eta Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dagoena 2364 liburukian, 179. folioan, SS-30112 orrian (Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 10. artikuluaren arabera emandako informazioa), web-orri honen titularra da: http://www.bostgourmet.com (aurrerantzean, web-orria). Web-orria, beraz, Interneteko erabiltzaileen esku jartzen du, Xardexkak egiten dituen zerbitzuei buruzko informazioa emateko.
-
Web-orria erabiltzeko eta onartzeko baldintza orokorrak
Web-orria erabiltzeko baldintza orokor hauen eta ezar daitezkeen baldintza partikularren helburua da XARDEXKAren produktuak arautzea eta produktu horien erabiltzaileei informazioa ematea.
Nabigazioak eta web-orriko zerbitzuak erabiltzeak berekin dakar erabilera-baldintza orokor guztiak onartzea —erabiltzaile gisa, eta inolako erreserbarik gabe—, baita kontratazio-baldintza orokorrak, halakorik badago, eta XARDEXKAren zerbitzugintzarekin lotuta egon daitezkeen beste edozein baldintza ere.
XARDEXKAk noiznahi eta aldez aurretik abisatu gabe alda ditzake baldintza orokor hauek eta eransten diren baldintza partikularrak. Aldaketa horiek web-orrian argitaratuko dira, erabiltzaileek aldez aurretik ezagut ditzaten. Baldintza horietan egiten den edozein aldaketa web-orriaren orri nagusian jakinaraziko da, zentzuzko epe batez.
Web-orria erabiltzeko baldintza orokorrak
- Datu pertsonalak babesteko politika
-
Informazioa eta xedea
Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoan (15/1999 Lege Organikoa) ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu web-orriaren bidez ematen dizkiguzun datuak datu-fitxategi batean sartuko dituela XARDEXKAk. Fitxategi horren helburua da konpainiaren produktuen berri ematea eta, hala badagokio, horiei buruzko informazio komertziala bidaltzea.
Erabiltzaileak eman ditzakeen datu pertsonal guztiak erabateko konfidentzialtasunez tratatuko dira, eta soilik erabiliko dira aipatutako helburuetarako. Datu horiek ez dira inola ere lagako.
Zuk edozein unetan baliatu ahal izango dituzu zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak. Horretarako, helbide honetara idatzi beharko duzu: XARDEXKA, Olagarai kalea 1, 8. pabiloia, 20180 Oiartzun (Gipuzkoa). Argi eta garbi adierazi behar duzu zein eskubide baliatu nahi duzun.
-
Erabiltzailearen baimena eta jakinarazpen komertzialak bide elektronikoz bidaltzea (Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 22. artikulua):
XARDEXKAk ez du komunikazio komertzialik bidaliko posta elektroniko bidez edota bitarteko baliokideen bidez. Uneren batean hala egingo balu, aldez aurretik behar bezala jaso beharko luke Erabiltzailearen baimena, dagozkion datuak jasotzeko unean, betiere Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko Legean (34/2002 Legea, uztailaren 11koa) xedatutakoaren arabera.
-
Informazioa eta xedea
-
Jabetza industriala eta intelektuala. Hiperesteken politika
Web-orrian txertatzen diren eduki guztiak babestuta daude XARDEXKAren jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubideen bidez edo horiek web-orrian sartzea baimendu duten eta horien titular diren hirugarrenen jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubideen bidez; bereziki, babestuta daude markak, izen komertzialak, diseinu industrialak, diseinuak, testuak, argazkiak, irudiak, bideoak, grafikoak, logotipoak, ikonoak, softwarea edo industrian eta merkataritzan erabil daitezkeen bestelako zeinuak. Horrenbestez, debekatuta dago horiek XARDEXKAren adostasun zehatzik gabe erabiltzea eta/edo erreproduzitzea.
XARDEXKA ez da web-orrian markak, izen komertzialak, diseinu industrialak, patenteak, diseinuak, testuak, argazkiak, grafikoak, logotipoak, ikonoak edo softwarea txertatzearen ondorioz hirugarrenen jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak urratzearen erantzule izango —hirugarren horiek eduki horiek web-orrian txertatzean horien titular direla aditzera eman dute—.
Inola ere ez da ulertuko erabiltzailea web-orrian sartzeak eta nabigatzeak eskubide horietarako baimena dakarrela, edo eskubide horiei uko egitea, eskualdatzea, guztiz edo zati batean lagatzea dakarrela —ezta eskubide-aukerarik ere—, eta, zehazki, eduki horiek aldatzeko, eraldatzeko, ustiatzeko, erreproduzitzeko, banatzeko edo publikoki jakinarazteko eskubidea dakarrela, betiere XARDEXKAren edo kasuan kasuko titularren berariazko baimenik gabe.
XARDEXKAk beste edozein web-orritatik bere Atarirako estekak ezartzeko baimena ematen du. Ezartzen diren estekak beti bideratuko dira XARDEXKAren orri nagusira, edo, hala badagokio, XARDEXKAk berak ezartzen duen orrira. Esteka hori erabatekoa eta osoa izango da, hau da, erabiltzailea XARDEXKAren web-gunera eraman beharko du, eta orri nagusiko pantaila osoa hartu beharko du.
XARDEXKA ez da bere web-orriarekiko esteken bidez bere web-orriarekin lotuta dauden helmugako web-orrietako edukien erantzule izango, ezta web-orri horiek izan ditzaketen hirugarrenen eskubideen arau-hausteen erantzule izango. Ondorio horietarako, eta Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko Legearen (34/2002 Legea) 17. artikuluan xedatutakoaren arabera, XARDEXKA soilik izango da lotutako web-guneetan eskaintzen diren edukien eta zerbitzuen erantzule, baldin eta legez kontrakoak direla benetan bazekien, betiere Legean xedatutako moduan.
-
XARDEXKAren erantzukizuna
Erabiltzaileak aitortzen du eta onartzen du bere erantzukizunpean erabiltzen dituela web-gunea eta haren zerbitzuak.
XARDEXKA web-orria erabiltzeagatik erabiltzaileak izan ditzakeen kalteen erantzule izango da, baina soilik kalte horiek XARDEXKAren doluzko jarduketa bati egoztekoak direnean.
Hala ere, XARDEXKAk aitortzen du behar diren neurri guztiak hartu dituela, bere ahalmenen eta teknologiaren egoeraren arabera, web-orriaren funtzionamendua bermatzeko eta erabiltzaileari kalte egin diezaioketen birusak eta bestelako osagaiak saihesteko.
Nolanahi ere, XARDEXKAk eskubidea du gazteen edo haurren, ordena publikoaren edo pertsonaren duintasunaren kontrakoak diren edukiak kentzeko edo, bere ustez, web-orrian zabaltzeko egokiak ez diren eduki guztiak kentzeko.
-
Erabiltzailearen betebeharrak
Erabiltzaileak web-orriko edukiak arduraz, zuzen eta legez erabili beharko ditu, eta honelakoak ez egiteko konpromisoa hartzen du:
- a) Edukiak legearen, moralaren, ohitura onen edo ordena publikoaren kontrako xede edo ondorioekin erabiltzea.
- b) Komunikazio publikoko edozein modalitateren bidez edukia kopiatzea, banatzea, aldatzea, eraldatzea edo jendeari edukira sartzen uztea, titularraren baimenik izan ezean.
- c) Web-orriko edukiak erabiltzea publizitatea bidaltzeko, zuzeneko salmentarako edo beste edozein helburu komertzialetarako, edo pertsona askori zuzendutako eskatu gabeko mezuak bidaltzeko, haien helburua edozein dela ere, eta informazio hori ez komertzializatzea edo ez zabaltzea.
-
Aplikatzekoa den legeria
Erabiltzailearen eta web-orriaren titularraren artean ezarritako harremanak arautuko dira aplikatzekoa den legeriari eta jurisdikzio eskudunari buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera. Hala ere, araudiak aukera ematen duenean alderdiak beren borondatez foruaren mende jartzeko, XARDEXKA eta Erabiltzailea, legokiekeen beste edozein foruri uko eginez, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien mende jartzen dira.
Edonola ere, aplikatzekoak izango dira Espainiako Antolamendu Juridikoaren arauak.