Zure negoziorako kalitateko soluzio gastronomikoak
Xardexkak elkarlan estuan dihardu tabernekin, jatetxeekin eta hotelekin; askotariko eta kalitate handiko karta eskaintzen laguntzen diegu. Zure sukaldearen kudeaketaren alderdi guztietan (platerak, karta, menua, aurkezpenak, plateratzeak…) laguntzen dizugu, aholkularitza pertsonalizatuaren bidez.
Gure helburua zuri laguntzea eta soluzio berritzaileak eta efizienteak eskaintzea da. Kalitate sentsorial handikoak eta zapore bikainekoak. Zure negozioko karta guztiz erakargarria izateko osagai ezin hobea gara.
Teknikarik aurreratuenekin prestatu eta ontziratzen ditugu gure elikagaiak. Horrela, zure segurtasuna bermatzen dugu eta propietate nutrizional, organoleptiko eta sentsorial guztiei eusten zaiela ziurtatzen dugu. Horri esker, plateren kalitateak iraun egiten du, gure instalazioetan kozinatzen direnetik zure establezimenduan zerbitzatzen diren arte.
Hauek dira zure kartan gure produktuak txertatzearen onura nagusiak:
- Elikagai-segurtasun gorena; elaborazio pasteurizatuak eta atmosfera eta tenperatura kontrolatuan kontserbatuak.
- Alergenoen ezagutza eta kontrola.
- Establezimenduak ez du sukalde ekipatua eduki beharrik; makineriako inbertsioa txikia da: hozkailuak eta labe birsortzaileak edo mikrouhin-labeak besterik ez dira behar.
- Ke-irteerarako baimena duen lokal baten beharrik gabe zerbitzatu ahal izango duzu janaria.
- Energiaren, garbiketaren eta sukaldeko langileen arloko kostu txikiagoa izango duzu.
- Ez da urritzeen arazorik.
- Errazioen kudeaketa objektiboa eta sukaldaritza estandarizatua.
- Eskarien eta hornitzaileen kudeaketa sinpleagotzea eta stock-aren kudeaketa hobetzea.
- Produktua eta generoaren kalitatea beti da berdina; hori dela eta, etengabe eman daiteke kalitate uniformea.
- Plateraren kostuaren, edo laginketaren, edo prezioaren ezagutza zehatza.
- Karta bat edo menu zabala eta askotarikoa iraungitze-beldurrik gabe eskaintzeko modu sinplea.
- Zerbitzu azkarra; 3 minutu besterik ez duzu behar platera birsortzeko, gehi platereratzeko denbora.
Zure bezeroei askotariko menu gozoa eta osasungarria eskaintzeko aukera emango dizun soluzio erraza eta eskuragarria nahi baduzu, Bost Gourmet da zure soluzioa.
Gure kartari esker, zure negozioan menu desberdina eskaini ahal izango duzu asteko zazpi egunetan. Nahikoa izango da gure katalogoan aurkituko dituzun platerak konbinatzea. Zuen esku dago bezeroentzat platereratze erakargarria diseinatzea, sukaldeaz gu arduratuko baikara. Jankideen gogobetetasuna bermatuta dago.
Gure produktuak dastatu nahi al dituzu? Eta gure HORECA zerbitzua ezagutu nahi al duzu?