Guri buruz
2008an, elikadura-industria berritzearen aldeko apustua egin genuen, eta bosgarren gamako platerak egiteko planta zabaldu genuen Oiartzunen (Gipuzkoa). Apustu horri esker, Xardexka enpresa aitzindaria eta aditua da zerbitzatzeko prest dauden V. gamako plater prestatuak egiteko sukaldaritzako teknikarik berrienetan eta aurreratuenetan.
Gure elaborazio-prozesuan, platerak etxeko moduan eta eskuz kozinatzen dira. Prozesu hori guztia espezializazio eta esperientzia handiko sukaldaritzako langileek egiten dute. Produktuak eta zaporeak dute protagonismoa, eta kontserbatzailerik edo aditiborik gabe elaboratuko da platera.
Izan ere, kalitateko lehengaia da gure plateren oinarria. Horrexegatik, lan egiten dugu sektoreko hornitzaile onenekin, eta tokiko hornitzaileen sare zabala dugu.
Modernitatea eta tradizioa uztartzen ditugu. Gure platerak prozesu termikoen bidez soilik tratatzen dira; horrela, iraungitze luzea izango dute (0-4 gradu artean kontserbatuta) eta horrek guztiz erraztuko du produktuaren logistika.
Xardexkaren instalazio modernoetan gure platerak elaboratzeko teknologiarik aurreratuena dugu, eta kalitatearen eta osasunaren arloko Europako betekizunik zorrotzenak betetzen ditugu. Gure profesionalen taldeak egunero bihurtzen du gure bezeroen produktua iraungitze handiko gourmet-plater, Xardexkan hirugarrenentzat neurrira egindako platerak ere prestatzen baititugu . Hartara, gure bezeroei negozio-ildoa eta -gama zabaltzen laguntzen diegu, bosgarren gamako proiektuak zuzenean aholkatzearen eta garatzearen bidetik.
Gure marka ere lantzen dugu, Bost Gourmet, eta, marka horren barruan, gaur egun HORECA kanalera bideratutako 40 plater baino gehiago ditugu. Arrainak, pastak, arrozak, itsaskiak, haragia, barazkiak… Guztia gure sukaldariek eskuz kozinatuta. HORECA kanalera bideratutako sukaldaritza-kontzeptu berria, zure bezeroei kalitatezko janariak zerbitzatzeko aukera emango dizuna, langile-gastuak handitu gabe, urritzerik gabe, sukaldean aparteko mendekotasunik gabe, kontrolpean dagoen laginketarekin, eta higiene- eta osasun-araudi guztiak betez, alergenoen informazioa eta kontrola barne.Ideia erakargarria iruditzen al zaizu?
Xardexkan kalitatezko platerak mimo handiz kozinatzeaz arduratzen gara. Zuk plater horiez gozatzeaz arduratu behar duzu, besterik ez.